Kreditua

Kreditua

Sukurtsal bateko zuzendaria bazara, honezkero ondotxo jakingo duzu gauzak zenbateraino korapila daitezkeen. Orain arte, gure mundu zibilizatuan, dirua behar zuenak bankura jotzen zuen, kreditu bat eskatzera. Gehienetan, eman egiten zioten. Ematen ez ziotenean, berriz, isildu egiten zen, eta etxera burumakur itzultzen, gauzak oso gaizki zeudela pentsatuz, krediturik ez zegoela pentsatuz, eta bakean uzten zuten bankaria. Baina, gaur egun, ezin zara fidatu. Inori kreditu bat ukatzen badiozu, ez da, beharbada, apal-apal etxera itzuliko. Zure aurrean paratuko da, begietara begira, eta esango dizu orain berak dituela giderrak eskuetan, eta, dirurik ematen ez badiozu, neurriak hartuko dituela, eta ez edonolakoak. Indarkeriarik ez du baliatuko, noski, baina, sosik ematen ez badiozu, nork daki mehatxua gauzatuko duen eta zure bizitza hondamendira eraman dezakeen ekintza hori gauzatuko duen.

Euskaraz

Kreditua

Sinopsia

Fitxa

–  Egilea: JORDI GALCERAN

–  Itzulpena:  AITZIBER GARMENDIA

–  Zuzendaria: FERNANDO BERNUÉS

–  Antzesleak:

Zuzendaria: JOSEBA APAOLAZA

Antonio: ZUHAITZ GURRUTXAGA

–  Zuzendari teknikoa: EDI NAUDO

- Talde Teknikoa: Dani Bernués (Acrónica) - Edi Naudo

- Argazkiak: Manuel Diaz de Rada

- Diseinu grafikoa: Oihane Alberdi - Javi Alonso

- Administrazioa: Maite Gorrotxategi

- Ekoizpen laguntzailea: Vito Rogado

- Ekoizpen exekutiboa: Koro Etxeberria

- Banatzailea: Portal 71 - Rocio Pindado 944100798 - 635708999. www.portal71.com

Kreditua
Kreditua
Kreditua
Kreditua

Hurrengo emanaldiak

Une hauetan ez daude emanalderik.