Giltzadun Etxea
Sinopsia
Inoiz egin ez den antzezlan honetan, hiru aktoresek, gizarte langileen larrutan eta barrunbetan, “bizitza argazkien” bidez, indarkeriaren biktima diren emakumeentzako bi aterpetxeen egunerokotasuna biluzten dute – Larrialdietarako Etxe bat eta Harrera Etxe bat-. Mada Alderete, poema-bilduma gogor honen egilea, bertan lan egin zuen zazpi urtez, hezitzaile gisa.
Soinu-banda landuak, zuzenean, Ainara LeGardon bezalako sortzaile eta musikari iradokitzailea eta inkonformista batena, eta Maialen Sarasuaren irudi zehatzek –eta zoragarriek- bat ez datorren ikuskizun hau borobiltzen dute. Horrek, amore eman gabe, egi penagarri bat erakusgai jartzen digu, hobeto ulertzeko eta berrinterpretatzeko, non, bere egileak dion bezala, erabiltzen dituen izen propioak bertako gezur bakarra diren.
Fitxa
Egilea : Mada Alderete
Eszenografia eta Zuzendaritza: Fernando Bernués
Antzezlariak: Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo eta Vito Rogado
Zuzendari laguntzailea: Sara Cózar
Diseinu grafikoa : Javi Alonso
Irudiak : Maialen Sarasua
Musika konposizioa –musika zuzenean: Ainara LeGardon
Argazkigintza : Gorka Bravo
Jantziak: Ana Turrillas
Argiak: Xabier Lozano